Gutxienez hamar egunez egongo da itxita kostako errepidea

Baleike 2013ko urtarrilaren 18a

Zumaia eta Getaria arteko errepidea moztuta egongo da, gutxienez hilaren 28ra arte, gaur Aldundiak jakinarazi duenez. Errepideko 26. kilometroaren parean lur eta harri jausi handia gertatu da, eta zailtasunak izaten ari dira materiala kendu eta errepidea libratzeko. Gainera, hurrengo egunetarako ere eguraldi petrala dago emanda, euria, haize zakarra eta itsaso handia, eta horrek ez du batere lagunduko. Meagako errepidea erabiltzeko gomendatu du Aldundiak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide