Ujalak, haizetea, itsaso zakarra... eta gaur txingorra. Elurra baino ez zaigu falta. Negu giroa, azken finean. Arratsalderako baretuko duela dio iragarpenak, baina ostirala arte ez du atertuko. Argazkian, San Jose kalea, goizeko txingor zaparradak zurituta.