Duela bi hilabete inguru ekin zion Ezker Abertzaleak Sortu eratze prozesuari. Prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, hirugarren urratsa emateko garaian daude: aurrerantzean Sortuk izango dituen antolaketa eredua eta funtzionamendua zehaztu behar dituzte. Horretarako bilera deitu dute larunbaterako, urtarrilaren 26rako, Forondan, 9:30ean.