Sare sozialek nerabeentzat izan ditzaketen arriskuen gaineko hitzaldi zikloa antolatu du Maria eta Jose ikastetxeak. Lehen hitzaldia asteazkenean izango da, hilaren 13an: Kezkatzen al zaitu zertan dabiltzan gure seme-alabak Interneten? gaia jorratuko du Mikel Garciak. Hitzaldia 19:00etan izango da, Maria eta Jose ikastetxean, euskaraz. Ostegunean, ordu eta leku berean, gazteleraz emango du. Hitzaldi irekiak dira eta interesa duen edonork har dezake parte.