Euskadiko Zesta Punta Txapelketa irabazi dute Cosme Agirre eta Alex Gainza kadeteek

Baleike 2013ko martxoaren 11

Mutrikuko Jon Goenaga eta Aitor Andonegi bikoteari 30-25 irabazi diote Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatutako finala.Bestalde, berehala hasiko da Federazio arteko GRAVN torneo ospetsua. Gipuzkoa ordezkatzeko Zumaiako hiru pelotari aukeratu dituzte: Cosme Agirre eta Ekaitz Osa jubenil mailan, eta Unai Uranga Sub-22 mailan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide