Gauerdian komedia erromantiko musikatua aurkeztuko du gaur gauean Tanttaka taldeak (Aita Marin, 22:00etan). Sinopsia
Gertakizuna: ostiral gaua; bikotekideak utzi ostean harreman egonkor bat izateko amorratzen dagoen abokatu gaztea da Helena. Ingurura begiratu eta Bob ikusiko du, negozio susmagarrietatik bizi den artista frustratu bat. Inguraturik, sekulako mozkorraldia proposatuko dio, eta ohean amaituko dute.
Biharamunean, zein bere zereginetara itzuliko da. Baina sanjoanetako magiak berriro elkartuko ditu, eta, biek elkarrekin, beren bizitzako astebururik surrealistena, atseginena eta poetikoena biziko dute: "The change is posible". Edinburgo euritsuaren erdialdean, urteko gaurik laburreneko asteburuan.
Gau erdian komedia samur eta dibertigarria da, ezustekoz, aldaketaz eta asmakuntzaz betea.