Santelmoetako argazki bilduma

Baleike 2013ko apirilaren 9a

Joan da santelmoetako lehen asteburu luzea. Eguraldiak zapuztutako ekitaldi bat edo beste eta jaietan tamalez ohikoak izaten diren gorabehera batzuk alde batera utzita (lapurretak larunbat gauean, txikizioak tabernaren batean...), giro ederra izan dugu. Bi danborradak oso ondo atera dira, oso onak txosnetako kontzertuak... Eta aipatzekoa astelehen arratsaldean Odietan jokatutako pilota jaialdia. Aspaldiko partez, santelmoetan pilota hotsa entzutea oso gustagarria izan da Odieta inguruan bildutako zaleentzat (behean emaitzak). Bigarren astebururako indarrak berreskuratze aldera, argazki bilduma honetan daukazue santelmoek orain arte eman dutena, Mikel Castellanoren begietatik.

Santelmoak 2013ko egitaraua

 Pilota partidak:

Goikoetxea eta Mendizabal 22-18 Irazustabarrena eta Arozena

Iribar anaiak 22-20 Iriondo eta Loiola

Ansotegi eta Uzkudun 22-21 Dorronsoro eta Irusta

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide