Gaur, ostirala, Guneren otoitz-meditazio saioa izango da, oraingo honetan Joxe Arregiren eskutik. Ohi bezala Zumaiako Foronda jauregian izango da, 19:30etik 21:00etara. Bestalde, larunbatean Zinea eta Espiritualtasuna zikloaren bigarren saioa izango da, Donostian. Larunbata, apirilak 13: El señor Ibrahim y las flores del Corán Zuz. François Dupeyron
Lekua: Donostiako Kresala Elkartean, Euskal Herria kalea, 9
Ordua: Arratsaldeko 17:00etan. Aurkezpen labur bat egin ondoren filma ikusiko dugu eta gero denon artean komentatuko. Nahi izanez gero, 19:30etatik aurrera ere geratzeko aukera izango da, solasaldiarekin jarraitzeko zerbait hartzen dugun bitartean.
Sarrera, ohi bezala, doan izango da eta jende guztiari irekia.
Sinopsia: Pariseko auzo marjinal eta kulturaniztun batean Momo, nerabe judu bat, eta Ibrahim, musulman zahar bat, adiskide egingo dira. Amak alde egin zuenetik, nerabea aita triste batekin bizi da. Inork ez dio kasurik egiten, auzoko prostitutak izan ezik, horiengandik bakarrik jasoko du maitasuna. Aitak etxetik alde egiten duenean dendari musulmana izango da bere babeslea. Elkarrekin bidaia bat egingo dute non gaztetxoaren bizia zeharo aldatuko da.
Aurkezlea: Maddi Bediaga, antropologoa.