Inaxio Manterolak eta Urtzi Gabiñak jantzi dute aurten olagarro zopa lehiaketako txapela. Indamendi elkartearen izenean hartu dute parte, estreinakoz, eta haiena izan da epai-mahaiaren iritziz aurtengo zoparik onena. Txoazkina eta Taosa izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Guztira, 11 taldek hartu dute parte.