Mariskada aurten ere Oikiako Zokormazoentzat

Baleike 2013ko apirilaren 15a

Hiru taldek hartu dute parte aurtengo Bertsotan Jai saioan, eta, iaz bezala, Oikiako Zokormazoak izan dira publikoaren gustukoenak. Beraientzat, beraz, mariskada. Irabazleen zapia Manuel Mari Garateren eskutik jaso dute. Aipatzekoa da oholtzara igo diren 12 bertsolarietatik erdiak emakumeak direla. Bideoan ikus dezakezue saioko pasarte bat: Unai Gijarro eta Maialen Velarde, buruz buru.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide