Inda-Mendi Arabara joango da igande honetan

Baleike 2013ko apirilaren 16a

Inda-Mendi bazkunak egun osoko mendi irteera antolatu du igande honetarako (apirilak 21). Arabara joango dira oraingo honetan. Santikurutze Kanpezun hasiko dute ibilbidea eta Joar tontorra igo eta gero, Kodes santutegian amaituko dute bidea. Autobusa goize 7:30ean aterako da Txomin Agirre kaiko geltokitik. Izenak goiko estankoan (943860357) emango dira ostirala baino lehen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide