Elkarbidean programan izena emateko aukera ostiralera arte

Baleike 2013ko apirilaren 16a

Urtero bezala, Elkartu (Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak) 2013. urterako Espainiara opor bidaiak antolatu ditu, Gipuzkoako Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuarekin batera.

Maiatzetik irailera arte, Salou, Benidorm edo Teneriferako opor bidaiak antolatu dituzte Elkartu eta Aldundiak elkarlanean, gutxitasun fisiko, organiko edo sentsoriala duten pertsonentzat. Programa honetan ezintasunen bat duen 16 urtetik gorako pertsonek har dezakete parte.

Behar berezi edo gutxitasun handia jasan eta mugikortasun arazo larriagoak dituztenek, edo behar bereziak dituztenek, lehentasuna izango dute. Eta oinarrizko beharrak betetzeko beste pertsona baten laguntza behar dutenek, laguntza hori emango dion pertsona baten izena eman beharko du.

Programa honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero www.elkartu.org webgunera jo daiteke, 943 31 67 70 telefonora deitu, elkartu@elkartu.org e-postara idatzi edo Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo (Branka).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide