Frantsesez, ingelesez edo atzerriko beste hizkuntzetan kafe-tertuliak egiteko asmoa edo gogoa erakutsi du herritar talde batek. Egitasmo hori aurrera eraman ahal izateko, antolaketa bilera egingo da, gaur, 19:00etan, Alondegian. Antzerako ekimenak egiten dira Zarautzen eta beste herri batzuetan eta Zumaiara ekartzea planteatuko da gaurko bilera honetan. Tertulia hauetan parte hartzeko interesaturik edo boluntatiorik badagoen ikusiko da gaurkoan.