Ziklomotoreen azterketa egingo da maiatzean

Baleike 2013ko apirilaren 17a

Herrian dauden ziklomotoreen azterketa egingo da maiatzaren 7an, 9:00etatik 14:00etara bitartean, ohiko lekuan. Azterketa hau pasatzeko beharrezkoa izango da ziklomotorearen ezaugarrien berri ematen duen ziurtagiria (orijinala, ez kopia), zirkulazio baimena eta aseguruaren ziurtagaria eramatea. Azterketaren prezioa 26,89 euro izango da eta izena aurrez eman beharko da Udaltzaingoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide