Urko Arozena coachak entrenamendu mentalaren inguruko bi saio emango ditu datorren astean Foronda kultur etxean. Saioak apirilaren 25ean izango dira, 19:00etan euskaraz eta 20:00etan gazteleraz. Saio hauetan parte hartzeko ez da aurrez izena eman beharrik egongo.
Bere esanetan, zoriontsu izaten laguntzeko baliagarriak izango diren tresnak eskainiko ditu.
-Beldur eszenikoa gainditzeko tresnak.
-Besteen aurrean gure burua eta gure proiektuak ziurtasunez defendatzeko tresnak.
-Azkarrago eta sakonago ikasten lagunduko diguten tresnak.
-Gure burua maitatzen lagunduko diguten tresnak.
-Benetan nahi duguna zer den eta horren bila joateko tresnak.
-Gure memoria nabarmen hobetu araziko duten tresnak.
-Estresa desagertarazten lagunduko diguten tresnak.
-Gure gorputza energiaz betetzen lagunduko duten tresnak.
-Gure gorputza indarberritzen lagunduko duten tresnak.
-Lo gozoa egiten lagunduko diguten tresnak.
-Ametsak programatzeko tresnak.
-Ametsak aztertu eta haietaz ikasteko tresnak.
-Kide eta lagunekin eduki genitzazken koniktoak baretu eta soluzionatzeko tresnak.
-Inguruko energiak gure alde jartzen ikasteko tresnak.
-Humanoagoak izaten lagunduko diguten tresnak.
-Gure burua errespetatzen eta aldi berean ingurukoak errespetatzen lagunduko diguten tresnak.