'Las ventajas de ser un marginado', gaur zine forumean

Baleike 2013ko apirilaren 18a

Ostarrena zine klubak antolatuta, 'Las ventajas de ser un marginado' izeneko komedia gazi-gozoa emango da gaur zine forum saioan, 22:00etatik aurrera Aita Mari zinean. Stephen Chboskyren debuteko pelikula da eta zuzendari berak idatzitako liburu batean oinarritzen da. Logan Lerman, Emma Watson eta Ezra Miller dira aktoreak. Charlie izeneko gazte baten historia kontatzen du. Mutil lotsati eta bakartia da Charlie. Gutun batzuk idazten aritzen da, non adiskidetasunaz, familia-arazoez, lehen maitasun istorioez, sexuaz edo drogetaz aritzen den. Sam eta Patrick eskolakideak ezagutzen dituenean bere bizitzak aldaketa bat izango du. Goiko bideoan duzue pelikula honen trailerra, gazteleraz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide