Datorren astetik aurrera kafe-tertuliak ingelesez edota frantsesez egiteko aukera izango da Zumaian. Asteazken arratsaldean izan zen antolaketa bilera eta haren emaitza da bi saio izango direla datorren astetik aurrera: astelehenetan ingelesezko tertuliak izango dira eta asteazkenean frantsesezkoak. Biak ere Kabi tabernan izango dira, 19:00etan hasita.