Gaur 50 urte Odieta frontoi zaharra berrinauguratu zuten. 1888. urtean eraikitako frontoi zaharrari estalkia, 400 pertsonentzako harmailak eta aldagelak gehitu zizkioten. Behin itxi eta gero, kantxak ia 40 metroko luzera zuen. 1963ko apirilaren 21ean berrinauguratu zuten eta garaiko agintari ugari inguratu ziren. Ezinbesteko pilota partida ere jokatu zen: Atano III.ak eta Atano IV.ak osatutako bikoteak 22-19 irabazi zien Artetxe I.a zumaiarrari eta Kortabitarteri.