Zumaiakoren kadeteek Ohorezko mailarako igoera erdietsi dute

Baleike 2013ko apirilaren 22a

 

Denboraldia amaitzeko oraindik lau partidu falta badira ere, Zumaikoren kadete mailako gizonezkoen taldeak Ohorezko Mailarako igoera erdietsi du igandean Kostkas taldeari 10-0 irabazi eta gero.

Felix Nolaskoain eta Antonio Vazquezek gidatutako taldea denboraldi ezin hobea burutzen ari da. Hala erakusten dute lortutako emaitzek: Jokatutako 26 partidutan 24 garaipen eta berdinketa bat eskuratu ditu, eta partidu bakarra galdu dute. 168 gol sartu ditu eta 26 besterik ez ditu jaso.

Jardunaldiko beste emaitzak

Gizonezkoetan:

Preferente: Amaikak Bat, 0 - Zumaiako, 1.

Ohorezko jubenilak: Zumaiako, 1 - Amaikak Bat, 0.

1. erregional maila: Zumaiako, 1 - Eibartarrak, 2.

Ohorezko infantilak: Zarautz, 5 - Zumaiako, 0.

Infantil txiki: Zumaiako, 3 - Urola, 1.

Emakumezkoetan:

Senior maila: Zumaiako, 4 - Antigua Luberri, 0.

Ohorezko kadeteak: Zumaiako, 0 - Urnieta, 2.

Infantilak: Zumaiako A, 7 - Zestoa, 1.

Infantilak: Soraluze, 2 - Zumaiako K, 1.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide