Euskadiko batel txapelketak jokatu dira pasa berri den asteburuan Legutioko urtegian (Araba). Emakumezkoen senior mailako batela hirugarren izan da, 9:47:94 denborarekin. Estropada Pasai San Juanek irabazi zuen (9:40:80) eta bigarren Getxo sailkatu zen (9:44:83).
Euskadiko txapelketan baita ere, infantil-kadete mailako emakumezkoak bigarren izan ziren Federazio sarian, eta gizonezkoen infantilak 3., hauek ere Federazio sarian. Kadete eta jubenil mailako gizonezkoek ez ziren igandeko estropadetarako sailkatu.
Igandean Gipuzkoako trainerilla ligako bigarren jardunaldia jokatu zen, Zarautzen. Zumaiako bi ontziak (A ontzia Ligan eta B ontzia Federazio Sarian) bosgarren izan ziren euren estropadetan. Hurrengo jardunaldia Pasai San Pedron jokatuko da, asteburu honetan.