Zumaiako enpresa bat miatu dute software-aren legez kanpoko erabilerarengatik

Baleike 2013ko apirilaren 22a

Nazioarte mailako 70 enpresek osatzen duten BSA elkarteak aditzera eman duenez, miaketa apirilaren 12an egin zen eta bertan enpresa horretako 18 ordenagailu aztertu ziren. Elkarte honek esaten duenez, enpresa honetan software informatikoaren legez kanpoko erabilera egin zen. Erabilera horrek milioi erdi euroko galera suposatu zien programa hauen jabeei.

Elkarte honek jakitera eman duenez, egoera zuzentzeko eskaerak egin zitzaizkion industria arloan aritzen den enpresa honi, baina honek uko egin zien.

Miaketa egin eta gero, epaiketa bat izango dela espero da. Bertan, peritu batek zehaztuko ditu galerak zenbatekoak izan diren eta zer ordainsari ordaindu beharko duen Zumaiako enpresa honek. Akordiorik egongo ez balitz, bigarren epaiketa bat egingo litzateke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide