Urola Kostako Udal Elkarteko Enpresa Sustapeneko Zerbitzuak, kultura ekintzailea bultzatzeko asmoz, etaenpresa-ideia berritzaile eta originalenak saritu nahian, VI. Urola Kostan ekin enpresa-ideien lehiaketa antolatu du.
Lehiaketak hiru atal ditu; A atala, eskualdeko ikastetxeetako ikasleen enpresa-ideientzat; B atala, eratuta dauden (2012-01-01etik aurrera) edo eratzear dauden enpresenentzako, eta C atala, barneko ekintzailetasuna, eskualdeko enpresek garatu dituzten egitasmo, produktu edo zerbitzuei zuzenduta.
Emango diren sariak honakoak izango dira:
A atala: eskualdeko ikastetxeetako ikasleen enpresa-ideiak.
1. Saria: Netbook bat talde irabazleko kide bakoitzarentzat, eta garaikurra eta diploma taldearentzat.
2. Saria: Kultura eta teknologia berrietan gastatzeko 150€ko bonoa talde-kide bakoitzarentzat, eta garaikurra eta diploma taldearentzat.
B atala: eratuta dauden (2012-01-01etik aurrera) edo eratzear dauden enpresen atala.
1. saria: 2.000 euro, garaikurra eta diploma
2. saria: 1.500 euro, garaikurra eta diploma
3. saria: 1.000 euro, garaikurra eta diploma
C atala: barneko ekintzailetasuna, eskualdeko enpresek garatu dituzten egitasmo, produktu edo zerbitzu berrien atala.
1. saria: 2.000 euro, garaikurra eta diploma
2. saria: 1.500 euro, garaikurra eta diploma
3. saria: 1.000 euro, garaikurra eta diploma
Aurtengo edizioan ere ohorezko aipamenaren saria emango du Epaimahaiak. Ohorezko aipamena egin ahal izango zaio, eskualdean edo nazioartean ospea duen pertsona, enpresa edo erakundeari, bere jarduera eskualdean ezarrita baldin badu, betiere, Udal Elkartea osatzen duen udalen bat edo batzuk ezagutzera eman baditu; edota bere jarduera esparruan gure eskualdeko herritar zein enpresen interesen alde egin badu, zuzenean nahiz zeharka. Bere enpresaren ibilbidea dela eta, eskualdearen gizarte eta ekonomia garapenari lagundu dion pertsona, enpresa edo erakundeari. Berrikuntzaren arloan (produktuan, zerbitzuetan, antolamenduan, kudeaketan, prozesuetan...) lan egin duen (edo ari den) pertsona, enpresa edo erakundeari.
Lehiaketan parte hartzeko, eskaerak Urola Kostako Udal Elkarteko harreran (Urdaneta bidea 6, Zarautz) aurkeztu beharko dira 2011ko maiatzaren 3a baino lehen. Oinarriak eta eskabidea egiteko ereduak Udal Elkartearen webgunean daude eskura (www.urolakosta.org).