Gaur edo bihar hasi eta datorren asteotan dragatze lanak egingo dituzte parolmuturrean. Handik ateratzen den hondarra Talaipe alboan dagoen 'igerilekura' eramango dute.
Gaur goizean garbitze lanak egin dituzte eta itsasoak ekarritako enborrak eta egurrak eraman dituzte. Bertan botako dute hondotik ateratako hondarra. "Modu horretan hondartza txiki bat izango da jendeak eguzkia hartzeko. Hobe horrela eta ez orain arte zegoen bezala", zioen dragatze lanetaz arduratuko den 'Dragarena' ontziko kapitainak.
Argitu duenez, "hondar garbiak bakarrik aterako ditugu. Basa kentzeaz beste kide batzuek arduratuko dira". Bere ustetan, lehen astean ateratzen den hondarra bakarrik erabiliko da Talaipeko igerilekuan; "beste guztia inguruko hondartza batzuek betetzeko erabiliko da. Mutrikukoa, adibidez".