Gorka Zabaletak irabazi du CAF-Elhuyar saria

Baleike 2013ko apirilaren 26a

Baleikeko kide Gorka Zabaletak CAF-Elhuyar saria irabazi du Baleike herri-aldizkarian argitaratutako lanarengatik. Bigarren urtez jarraian irabazi du Gorkak sari hau.

Zientzia-kazetaritzen arloko saria jaso du Angel Uranga CERNeko fisikariari egindako elkarrizketagatik. Haren izenburua zen: “Ikaragarri bero zegoen zopa moduko bat zen hasieran unibertsoa”. Epaimahaiari aipagarria iruditu zaio gaurkotasunari erantzuteko egindako ahalegina, protagonista egokia aukeratzean erakutsitako zorroztasuna eta herri-aldizkari batek zientzia-gaiak zabal lantzea.

Hemen dituzue Gorka Zabaletak saria jasotzerakoan esandako hitzak.

Eta hemen irakurri dezakezue Angel Urangari egindako erreportajea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide