Maria eta Jose Ikastetxean izen emate garaia maiatzaren 6tik maiatzaren 17a bitartean zabalik egongo da. Aurten, berezitasun bezala, Maria eta Jose Haur Eskola funtzionamenduan ikusteko aukera izango dute gurasoek. Aipaturiko data horien artean goizeko 09:00-12:00 bitartean nahi dutenean etor daitezke Haur Eskolako proiektua, metodologia, baliabideak, … ezagutu eta bizitzera eta, era berean, beharrezko azalpen guztiak jasoko dituzte. Ikastetxeko telefono zenbakia 943860462 da eta web orria www.mariatajose.com. Ordutegi horretan etorri ezin duten gurasoek Ikastetxera deituz beste orduren bat hitzartu dezakete.