Disziplina positiboaren inguruko hitzaldia, gaur, Sagarbiden

Baleike 2013ko maiatzaren 9a

Zumaiako Institutuak eta Telmo Deun guraso elkarteak 'Disziplina positiboa' gaiaren inguruko hitzaldia antolatu dute. Saioa gaur izango da, 18:00etan, Sagarbideko aretoan eta hizlaria Iñaki Saez izango da. Berak gaur egungo heziketa ereduetara hobeto egokitzen den disziplina kontzeptu baten berri emango du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide