Zumaiako Itsasadarra dragatuko dute

Baleike 2013ko maiatzaren 9a

Urolaren itsasadarrak draga lanak behar dituela nabaria da, itsasbeheran bereziki. Arazoa konponbidean egon daiteke, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailak Obras y Dragados Aldamis S.A. enpresari esleitu dio eta itsadarraren dragatze lanak.

Martxoaren 22an esleitu ziren lanak eta gaur argitaratu da erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Esleipenaren zenbatekoa 970.025,52 eurokoa da. Aldizkarian, baina, ez du jartzen noiz hasiko diren dragatze lanak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide