'Garbiketa mundiala' egin da Santiagon eta Orroagan

Baleike 2013ko maiatzaren 11

Surfrider fundazioak eta hainbat eragilek deituta, 'Garbiketa mundiala' izeneko ekimena burutu da gaur goizean, Orroagan eta Santiagon. Orroagan, itsasoak eramandako egur eta plastikoak kendu dira haitzetatik. Tunelaren bestaldean jarritako edukiontzi handia txiki geratu jasotako hondakin guztiekin. Santiagon txikienak bildu dira. Zenbait azalpen eman eta gero, eta ikusita hondartza nahiko garbi zegoela, dunetako eremuko eta padurako plastikoak eta zikinkeria jaso dituzte. Barbakoa batekin amaitu da garbiketa saioa. Argazkiak: Juan Luis Romatet.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide