Geologiaz gozatzeko aukera izan da asteburu honetan. Estatu mailan egiten den Geologia Egunaren baitan, probintzia bakoitzean irteera bat egin ohi da. Gipuzkoako Geoparkean egin da. Irteera honetan parte hartu duten 60 lagunek Deba eta Zumaia arteko ibilaldia egin dute itsaslabarretan zehar. Deban elkartuta, bertako flysch beltza ezagutzeko aukera izan dute. Debatik Itsaspera autobusez egin dute bidea, eta han ekin diote ibilaldiari. Bide osoan zehar geologoak eta adituak aritu dira leku bakoitzaren ezaugarriak azaltzen. Argazkiak: Miriam Romatet.