BIDEOA: Pulpo-Bartzelona, gogoratzekoa

Baleike 2013ko maiatzaren 13a

Larunbateko arantza kentzeko egun batzuk beharko dituzte oraindik. Bartzelona menpean izan zuten lehen zati gogoangarrian, baina partida luze egin zitzaien bigarren zatian eta kataluniarrak sailkatu dira Espainiako zortzi onenen artean. Eskura izandako aukera galdu izanaren amorrua barruan izango dute oraindik. Baina mina laster pasako da; eta minaren ondoren ohartuko dira egindakoa sekulakoa izan dela. Aurrena, Euskadiko Txapelketa irabazi; eta ondoren, Bartzelona ahal guztidunaren aurka 50 minutuz nor baino nor gehiago jokatu. Ikustekoa zen kataluniarren entrenatzailearen aurpegia lehen zatian. Ezin zuen sinetsi gertatzen ari zitzaiena. David Goliati egurra ematen. Amorrua pasako da eta, orduan, oroimenean leku berezia egingo diogu denok larunbateko partidari. Eta onena badakizue zer den? Hau hasiera baino ez dela.

Kronika: Pulpo 48-17 Calasancio

Kronika: Pulpo 34-39 Bartzelona

Kronika: Pulpo 32-21 Anaitasuna

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide