Gaur zabalduko da ikasturte berrirako izen emate epea Musika eta Dantza Eskolan

Baleike 2013ko maiatzaren 13a

Datorren ikasturtean musika eta dantza ikasi nahi duen guztiak zabalik du apuntatzeko epea Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolan. Maiatzaren 13tik 29ra bitartean eskolako bulegoan izenak eman beharko da, astelehenetik ostiralera, 17:15etik 19_15era.

Eskaintza honakoa da:

Dantzak: sortzailea, klasikoa eta tradizionala

Instrumentuetan aukera zabala: ahots teknika, oboea, biolina, tronpa, tronboia, bonbardinoa, tuba, tronpeta, zeharkako flauta, klarinetea, saxofoia, eskusoinua, guitarra elektriko eta klasikoa, baxu elektrikoa, pianoa, perkusioa, bateria, trikitixa, panderoa.

Ikasgai aukera zabala: musika tailerra (4-7urte), musika mintzaira (7-12urte), musika mintzaira helduak, harmonia, informatika musikala eta musikoterapia.

Bestalde, Maiatzaren 20tik 23ra Ate irekien jardunaldiak izango dira, bertan zer egiten den eta zer ikasten den jakiteko. Arratsaldero 17:30etik 19:00etara Ubillosen.

Astelehenean: Trikitixa, flauta eta perkusioa

Asteartean: Ahotsa, biolina, pianoa, txistua, gitarra eta baxua

Asteazkenean: Tronpa, tronpeta, tuba, tronboia eta bonbardinoa

Ostegunean: Oboea, klarinetea, saxofoia eta eskusoinua

Musikoterapiako klaseei buruzko informazioa jasotzeko bilera bat izango da asteazkenean 19:30 Ubillosen.

Dantzako klasetako dinamika ikusteko berriz, saio irekiak eskeiniko dira astelehen, astearte eta asteazkenean Torre Berrin

Zalantzarik izanez gero 943 86 11 83 telefonora edota mueszu@hotmail-era zuzendu zaitezkete.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide