'Bejondaigula!' antzerkirako gonbidapenak zozketatuko ditugu

Baleike 2013ko maiatzaren 13a

 

Ostiralean (Aita Mari zinean, 22:00etan) 'Bejondaigula!' antzerkia izango da Zumaian. Ramon Agirrek eta Niko Lizeagak antzezten duten lan hau ikusteko gonbidapenak zozketatuko ditugu gure bazkideen artean.

Udaleko kultura sailak hiru lagunentzako bina sarrera eman dizkigu. Zozketan parte hartzeko honako galdera hau erantzun beharko da:

- Oscarra irabazi duen zer pelikuletan agertzen da Ramon Agirre?

Erantzunak elkartea@baleike.com helbidera bidali beharko dira. Zozketa asteazken eguerdian egingo dugu. Parte hartu eta zorte on!

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide