'Bejondaigula!' antzerkirako sarrerak zozketatu ditugu

Baleike 2013ko maiatzaren 15a

Ostiral honetan Aita Marin (22:00etan) izango den 'Bejondaigula!' antzerkirako hiru lagunentzako bina sarrera genituen zozketatzeko gure bazkideen artean. Eguerdian egin dugu zozketa.

Parte hartzeko galdera bat erantzun behar zen eta parte-hartzaile guztiek asmatu dute: 'Amour' zen Oscarra irabazi duen eta Ramon Agirre aktore zuen pelikula.

Gonbidapenen irabazleak honakoak dira:

-Mitxel Aizpurua.

-Irati Zubieta.

-Arantxa Ostolaza.

Aretoko leihatilan izango dituzue gonbidapenak eskuragai. Eskerrik asko denoi parte hartzeagatik eta hurrengo zozketara arte.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide