Pilota partidak jokatuko dira, gaur, Herri Eskolako frontoian

Baleike 2013ko maiatzaren 17a

Esku pilota txapelketa herrikoiaren hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur. Eguraldiaren iragarpena ez da ona, eta partidak Herri Eskolako frontoian jokatuko dira. Bi izango dira gaurkoan jokatuko diren norgehiagokak: Odriozola-Alkorta, Iribar-Ruizen aurka, eta Beristain-Urbieta, Bracamonte-Oliveiraren aurka. Jardunaldia 19:00etan hasiko da, aurrez federatuen kadete mailako lau terdiko partida bat jokatuko da eta.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide