Kostako errepidea hilabetez egongo da itxita

Baleike 2013ko maiatzaren 28a

 

Zumaia eta Getaria arteko errepidea hilabetez egongo da itxita Arranaitz parean agertutako zuloa medio. 

Zuloa igande eguerdian zabaldu zen Orroagatik hurbil dagoen leku horretan. Goizean zehar sumatu zen errepidea hondoratzen ari zela, baina igandeko ordu batak aldera egin zuen lurrak behera. Zumaiarantz doan aldean agertu zen bidea, baina arriskuak ekiditeko errepidea bi norabidetara ixtea erabaki zen eta trafikoa Meagastik eta autopistatik bideratzeak. Orduak aurrera joan ahala zuloa handitzen joan da.

Foru Aldundiko teknikariek onartu dutenez, itsasoaren igadurak eragin du zuloa errepidean. Lehen kalkuluen arabera, errepidea hilabete inguru egongo da itxita beharrezko lanak burutzeko. Teknikari batzuen ustetan, agian denbora luzeagoan egon daiteke itxita kostako errepidea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide