‘8 apellidos vascos’ filmaren hainbat zati grabatuko dituzte datorren astean Zumaian. Hori dela eta, besteak beste, Ondargain inguruko hainbat kotxe aparkaleku erreserbatuta izango dira grabaketa lanetan ari direnentzako, San Telmo ermita inguruan ibiliko baitira lanean.