Merkataritzaren astea egingo da larunbatetik aurrera

Baleike 2013ko maiatzaren 31

Zumaiako dendariek eta Zumartian plataformak antolatuta, Merkataritzaren astea egingo da Zumaian ekainaren 1etik 8ra bitartean. Zozketak, deskontuak eta haur eta gazteentzako jolasak izango dira.

Aste horretan 3.000 euro banatuko ditu Zumaia Elkarteak saritan. Elkarteko dendetan erosketak eginda, 'arraspatu-irabazi' delako txartelak banatuko dira. Sariak Zumartian plataformaren sari-txartelak izango dira. Saria duten txartelak dendetan bertan aldatu ahal izango dira.

Merkataritzaren asteko egun handia, eguraldiak laguntzen badu, larunbata (ekainak 1) izango da. Egun horretan Zumaia txartela erabilita egingo diren erosketa guztiek %5eko deskontua izango dute. Larunbatean bertan, Braderie delako ekimena izango da eta dendak kalera aterako dira egun guztian zehar.

Bestalde, tailerrak eta jolasak aurreikusten ziren, baina eguraldi txarraren iragarpenek bultzatuta, bertan behera geratu dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide