BIDEOAK: Esperientziaren ahotsak

Baleike 2013ko maiatzaren 31

 

Europako Geoparkeen Asteko egitarauaren baitan, asteazkenean 'Nortzuk izan ginen eta nortzuk gara' izeneko ekimena burutu zen Alondegian. Horren bidez, Geoparkeko hiru herrietako euskarazko ahozko ondarea ezagutarazteaz gainera, bertako euskaldun zaharrek oraintsu arte izan dituzten ohitura eta bizimodua erakutsi zen.

Horretarako, Deba, Mutriku eta Zumaiako biztanleen euskarazko testigantzak jaso dira 3 bideotan. Proieku hau Euskal Kostaldeko Geoparkeak bultzatu du Badihardugu Euskara Elkartearen laguntzarekin, ‘Ahotsak’ ekimenaren baitan. Bideo hauek ‘Itsasoa’, ‘Ohitura eta sinesmenak’ eta ‘Nortasuna’ gaiak jorratzen dituzte

Euskal Kostaldeko Geoparkeko kudeatzaile Leire Barriusok azaldu zuen bezala, "Geoparkea ez da flyscha bakarrik. Bertako kultura eta euskara ere bada. Bertan bizi diren pertsonak dira garrantzitsuak, eta gaur garena ezagutu eta etorkizunean zer izango garen erabakitzeko, herritar hauek zein ziren jakin eta ezagutu behar da".

Ekitaldia Flysch camerata haur eta gaztetxo taldearen saio labur batekin hasi zen. Ondoren, hiru bideoak erakutsi ziren eta bideo bakoitzaren tartean Jon Maiak bertso batzuk abestu zituen. Bideoan agertzen ziren herritar batzuek aurkezpen ekitaldian izan ziren; beste batzuk, tamalez, ez dira gure artean.

Jarraian ikus ditzakezue erakutsi ziren hiru bideoak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide