Cosme Agirre eta Alex Gainzak Europa Kopa irabazi dute.

Baleike 2013ko ekainaren 4a

Aurreko bi asteburutan, zesta puntako Europa Kopa jokatu da Iparraldeko Miarritzen eta Nafarroako Noain. Zumaiako Cosme Agirrek eta Alex Gainzak osatutako bikoteak hartu du parte txapelketa honetan, 18 urtetik beherako mailan, nahiz eta oraindik 16 urteak betetzeko dituzten.

Hala eta guztir ere, zumaiarrek txapelketa irabazi dute partida guztiak irabazi eta gero. Hamaika bikotek hartu dute parte Kopa honetan. Andoain, Donostia, Mutriku, Zumaia, Berriatua, Markina eta Noain herrietakoak izan dira Hegoaldeko bikoteak eta Bidart, Donibane Lohitzun, Hossegor eta Maule Iparraldekoak

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide