Uda iristear den honetan, Urola kostako AEK-k hasiera mailako ikastaroa eta EGA ikastaroa eskainiko ditu. Lehenengoak euskararekin lehen hartu-emana izatea ahalbidetzeaz gain, eguneroko elkarrizketak ulertzeko aukera eskainiko dizu, eta eskolak Zarauzko AEK euskaltegian izango dira. Bigarrenak, aldiz, EGA edo 3. mailako ziurtagiria eskuratzeko baliabideak erakutsiko dizkizu eta Zumaiako AEKn izango da.
Ikastaroak 100 ordukoak izango dira, bi zatitan banatuta: uztailaren 1etik 30era eta irailean 2tik 20ra. Klaseak goizez izango dira eta hiru orduko iraupena izango dute, 09:30-12:30. Ikasleek Udalaren diru laguntzak jasotzeko aukera izango dute. Izena emateko epea ekainaren 21ean amaituko da.
Horrez gain, AEK-k abian jarri du aurrematrikulazio kanpaina eta 2013-2014 ikasturterako matrikula ekainean egiten dutenek, hainbat abantaila izango dituzte:
-%5eko deskontua 13-14 ikasturteko matrikularen prezioan
-Ordainketa malguagoa. Hau da, hiru epetan ordaintzeko aukera
Irailean ikastaroa ez egitea erabakiz gero, ekainean ordaindutakoaren %100 itzuliko da, 2013ko irailaren 27a baino lehen jakinaraziz gero. Aurrematrikulazio epea ekainaren 21era arte egongo da zabalik.
Informazio gehiagorako eta izena eman edo aurrematrikulatzeko zatoz AEKra (Zarautzen Araba kalea 13-2 eta Zumaian Bidasoa kalea 1) deitu 943 13 01 75 telefonora edo idatzi zarautz@aek.org helbidera.