Ludotekaren urteurreneko festarako kamisetak eta bazkarirako txartelak salgai jarriko dira ostegunean

Baleike 2013ko ekainaren 5a

Zumaiako Ludoteka sortu zela 20 urte betetzen dira aurten. Ospakizunen egun handia ekainaren 22a izango da. Egun horretan bazkari herrikoia egingo da, besteak beste. Bazkarirako txartelak eta kamisetak bihar jarriko dira salgai turismo bulegoan. Txartela eta kamiseta 13 euroan izango da salgai helduentzako eta 9 euroan haurrentzako. Kamiseta bakarrik erosi nahi izanez gero, 3 euroan erosi ahal izango da.

Ludotekaren historiari buruzko erreportajea landu dugu ekaineko aldizkarian. Ostiralean egongo da salgai ohiko saltokietan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide