Soldadura eta galdaragintzako 2013-2014 ikasturterako izen-emate epea zabalik dago. Mankomunitateak Estazio auzoko industrigunean.
Jarraian duzue eskaintzaren informazioa:
Nori zuzendua:
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditu ez duten 16-18 urte bitarteko gazteei eskainia.
Izen ematea:
Ekainaren 3tik 21era, Soldadura Zentroan.
Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
Helburua:
Ikasketa praktikoaren bidez, ofizio edo lanbide baten oinarrizko ezagutzaren jabe izatea.
Oinarrizko hezkuntza landuz DBHko graduatua lortzea.
Lehenengo ikasturtea: 1050 ordu
Lanbide baten oinarrizko ezagutza eskuratzea. Horren osagarri lanerako eta gizarterako prestakuntza eta banan-banako tutoretza eskaintzen da.
- Berariazko modulua: lanbide profilaren oinarrizko ezagutzak lantzea.
- Oinarrizko modulua: sozio-linguistikoa, matematika eta zientifiko-teknikoa.
- Berariazko modulua: profil profesionala osatzeko gainerako ezagutzak landu: lanbidearen ezagutza maila hobetu eta laneratzeko garrantzitsuak diren alorretan espezializatzea.
- Praktikak lantegietan.
- Oinarrizko modulua: DBHko graduatua lortzeko prestaketa.
- Lan praktikoan oinarritutako ikasketak
- Bakarkako ikasketa prozesua
- Erritmo eta maila desberdinak
- Jarraipena eta orientazioa
- Laneko segurtasun eta higienerako prestakuntza
- Eskualdeko enplegu eta prestakuntza zerbitzuekin elkarlana
SOLDADURA ZENTROA
Urola Plaza 10, Estazioko industrialdea, 20750 Zumaia
Telefonoa: 943 862576
soldadurazentroa@urolakosta.org www.urolakosta.org