Berriaren hamargarren urteurreneko ekitaldia egingo da, larunbatean, Zarautzen.

Baleike 2013ko ekainaren 6a

Berriak 10 urte beteko ditu ekainaren 21ean. 'Hamarnaka kontatzekoak gara' lelopean 32 kultur ekitaldi antolatu ditugu urteurrena ospatzeko eta Urola Kosta eskualdekoa larunbat honetan egingo da Zarautzen. 

Berriak hamar urte egingo ditu eta ospatu egin nahi dute. "Ospatu nahi dugu bertako langileekin, kolaboratzaileekin, irakurleekin Berrialagunekin, proiektu hau bideragarri izan dadin dirua jartzen dutenekin... Guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, haiekin egon nahi dugu, eta aurrera egiteko haien sostengua behar dugula esan nahi diegu.

32 kultur ekitaldi dira guztira, eta azken txanpan sartuta daude. Apirilaren 12an hasi zen Errenterian eta ekainaren 15ean amaituko du Ondarroan. Amaiera festa ekainaren 22an egingo da, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean (egun osoko festa). Ekitaldi guztiek eskema bera dute: Zertan ari da Berria? aurkezpena, Berriak hamar urte bideoa eta kultur ekitaldia.

Eskualdez eskualde antolatu dira ekitaldiak. Urola-Kostako ekitaldia Zarautzen egingo da, larunbatean, ekainaren 8an, 22:00etan Aritzbatalde Kiroldegian. Josu Goikoetxea tramagilearen gidaritzapean, eta Aitor Atxaga musikariaren laguntzaz, Uxue Alberdik, Andoni Egañak, Amaia Agirren eta Amets Arzallusek jardungo dute bertsotan.

Sarrerak aurrez salgai daude Zumaian, Inpernupen. Egunean bertan Aritzbatalden erosi ahal izango dira. Berrialagun harpidedunentzat eta Berrialagunentzat 5 euroan izango dira salgai; gainontzekoentzat 10 euroan.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide