'Searching for sugar man' dokumentala emango da, gaur, zine forumean

Baleike 2013ko ekainaren 6a

Ostarrena zine klub taldeak antolatzen duen zine forum denboraldia bere azken saiora heldu da. Gaur, 22:00etatik aurrera, 'Searching for Sugar man' izeneko film dokumentala emango da Aita Mari zinean. Suediar jatorriko film honek 2012ko dokumental onenaren Oscar saria jaso du. Hemen duzue gaur ikusi ahal izango den pelikularen trailerra.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide