Jonny Maracasek hondoa jo du Kirol Portuaren sarreran

Baleike 2013ko ekainaren 9a

Goizean egin den bisita gidatu batean parte hartu dutenek izango dute zer kontatua. Bisitarako erabili duten Jonny Maracas ontziak hondoa jo du kirol portuaren sarreran. Nahikoa komeri izan da ontzia hondarretatik ateratzeko. Azkenean, Larrañaga anaiak hurreratu dira beraien motorrarekin eta soka batekin lotuta, tiraka atera dute. "Kontatzeko moduko abentura badute", aipatu dute anaiek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide