Inda-Mendi Aralarrera joango da igandean

Baleike 2013ko ekainaren 10a

 

Inda-Mendi elkarteak zaletasuna sortzeko irteera prestatu du igande honetarako. Aralarrera joango dira ibilbide hau egitera: Urkia-Beloki-Albi. Goizeko 8:00etan atera Txomin Agirre kaitik eta eguerdian bueltatuko dira. Helduek 6 euro ordaindu behar dute eta haurrek 4 euro. Izenematea Goiko estankoan egin behar da (943860357).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide