Zumaiako Triatloi Taldea Zarauzko proban izan zen

Baleike 2013ko ekainaren 11

Zarauzko Triatloia -duatloia azkenean, igeriketa proba bertan behera geratu baitzen marmokak medio- jokatu zen larunbatean. Zumaiako Triatloi Taldeko partaidetza txiki bat izan zen bertan. Xabier Ureta 260. izan zen, 4:50:31 denborarekin; Felix Aizpurua 275. izan zen, 4:53:21 denborarekin eta Iñaki Intxaurrongo 356. 5:13:26 denborarekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide