Ludotekaren argazki erakusketa zabalduko da Oxforden

Baleike 2013ko ekainaren 13a

Ludotekaren 20. urteurrenaren inguruan zenbait ekitaldi egingo dira datozen egunotan. Gaur bertan, hilak 13, 19:00etan, urte hauetan guztietan ateratako argazkien bilduma betekin osatutako erakusketa zabalduko da Alondegiko Oxford aretoan. Erakusketa hau ekainaren 23ra bitartean izango da ikusgai, egunero 18:00etatik 20:00etara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide