Atzerrian lan-praktikak egiteko diru laguntzak jaso ahal izango dira

Baleike 2013ko ekainaren 25a

Global Training programaren barruan, Garapen Elkarteak 10 beka bideratuko ditu gazteentzat, atzerrian lanbide-praktikak egiteko. Helburua da gazteen profesionalizazioa eta nazioartekotzea sustatzea.

Global Training 20013 Eusko Jaurlaritzak, Garapen Elkarteak (Urola Kostako Udal Elkartea elkarte horretako kide da) eta Donostiako Sustapenak bideratutako egitasmoa da.

Global training nazioarteko mugikortasun programak 30 urte baino gutxiago duten gazteei eta unibertsitate eta goi-mailako lanbide heziketa egina dutenei aukera ematen die atzerriko enpresa eta erakundeetan ordaindutako 6 hilabeteko praktikak egiteko.

Programa hori Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak bultzatutakoa da.

Beken helburua: atzerrian lanbide-praktikak egitea

Iraupena: 6 hilabete

Dirulaguntza:1.124,77€

Herrialdeak: Europa (Frantzia, Irlanda, Italia, Erresuma Batua…) eta Latinoamerika (Brasil, Mexiko, Brasil…).

Profil profesionalak: ekonomia, ingeniaritza, soziologia, turismo, biologia, gizarte lan edota psikologia lizentziatuak; elektronika, automatizazioa, mekanikoa goi mailako teknikariak.

Izena emateko epea: ekainaren 14tik uztailaren 15era.

Informazio gehiago: Urola Kostako Udal Elkartea; Telefonoa: 943890808 (Aintzane)

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide