Bigarren eskuko arropen eta jostailuen azoka egingo da asteburuan

Baleike 2013ko ekainaren 25a

Inpernupe kultur elkarteak antolatuta, bigarren eskuko arropen eta jostailuen azoka egingo da asteburu honetan Oxford aretoan. Ekainaren 28an 18:00etatik 21:00era egongo da zabalik eta hilaren 29an eta 30ean 11:00etatik 15:00etara eta 18:00etatik 21:00era. Norbaitek bere materiala eman nahi badu azokarako, Alondegira eraman dezake, bulego ordutan (9:30-14:00).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide